Kale Nagusia itxiko da aste osoan, gasa kanalizatzeko lanengatik

Otsailaren 9tik 13ra Kale Nagusia 29 eraikineko obrako gasa kanalizatu behar dute eta, hori dela-eta, Kale Nagusia itxi egingo da ibilgailuentzat aste osoan, egunez eta gauez.

Ondorioz, ibilgailuen zirkulazioa ohiko norabidearen kontra bideratuko da Iturbide 17-19tik aurrera eta, beraz:

  • San Martin auzora, Oa kalera eta Antxiola 5-7-9-11 zenbakietara joan behar duten ibilgailuek, Oa kaletik gora igo beharko dute.
  • Goiko kaletik ateratzeko, Iturbide kaletik datozen autoek, Kale Nagusia hartu beharrean, Iturbidetik jarraituko dute, ohikoaren kontrako norabidean, Dikeko aldapara iritsi arte, eta handik behera egingo dute.
  • San Martin, Nagusia, Oa, eta Antxiola kaleetan bizi direnek NAHITAEZ Antxiola kaletik jaitsi beharko dute.