Kalean da Sasoian aldizkariaren 4. zenbakia

Eskualdeko kirol albisteak zabaltzen dituen aldizkaria doan eskura daiteke kiroldegian edo kultur etxean, besteak beste.

Sasoian aldizkaria Urola Kostako Udal Elkartearen ekimenez kaleratzen da, beti hilaren azken ostiralean, Euskara Sasoian programaren barruan. Urola Kostako Hitzak osatzen ditu edukiak eta ematen dio forma aldizkariari.

Orain kaleratu berri den zenbakia abendukoa da eta, gaien artean honako hauek daude, besteak beste: Libe Altuna eskubaloilari zarauztarrari egindako elkarrizketa luzea, Getariako Keta futbol taldea, Ibon Amatriain surflariari egindako elkarrizketa…

Aldizkaria doan banatzen da eskualdeko herri guztietan. Orion herriko bi eskoletan banatzen da eta, horrez gain, beste hainbat tokitan ere eskura dezake interesa duenak: kiroldegian, kultur etxean, udaletxean…

PDF formatuan irakurri nahi duenak www.sasoian.info webgunera jo dezake eta handik deskargatu.