Kantu liburuaren edizio berria argitaratu du Udalak

Udaleko Euskara, Hezkuntza eta Merkataritza batzordeak euskal kantuen bilduma bat argitaratu du eta etxez etxe banatuko du datozen egunotan.

“Oriotarrak kantu kantari 3” da liburuxkaren izenburua; ia berrehun kanturen hitzak biltzen ditu, eta patrikan eramateko moduko formatuan argitaratu du Udalak, herritarren artean kantuzaletasuna bultzatzeko.

Liburuaren diseinua Julian Toquero diseinatzaile lasartearrak egin du. Guztira, 4000 aleko tirada egin du Udalak eta herriko buzoietan banatuko dira horien erdiak.

Liburuak 106 orrialde ditu eta, bestelako kantu ugarirekin batera, 34 gabon kanta ere biltzen ditu.

Kanta ezagunen hitzak jasotzen ditu liburuxkak; horietako gehienak Euskal Herri osoan dira ezagunak eta batzuk, berriz, Orion sortuak edo Orioko kantuzaleek bereziki maite dituztenak. Bilduman jasota daude, esate baterako, otxoteak aurten grabatu duen diskoaren kantu asko, ikastolako abesbatzak grabatu zuen diskokoak edota orain dela urte batzuk osatutako ‘Orio kantari’koak.

Hirugarren edizioa

Oraingo hau Udaleko Euskara batzordeak kaleratzen duen liburuaren hirugarren edizioa da. Aurreko biak oso arrakastatsuak izan ziren; baina agortuta zeuden aspaldi. Horregatik erabaki du Udalak hirugarren edizio hau osatu eta argitara ematea.

Hirugarren edizio honetarako kanta berriak sartu dira eta Euskara batzordeak ahalegina egin du kantu bilduma zuzendu eta osatzeko. Kantuen hitzekin batera, norenak diren eta nork abestu izan dituen ere jasotzen da edizio honetan.

Deskargatzeko aukera

Liburua deskargatu nahi duenak, aukera dauka hementxe bertan, PDF eta txt formatuetan:

Oriotarrak kantu kantari 3,PDF formatuan

Oriotarrak kantu kantari 3,txt formatuan

Sarrerako testua

Kantu liburuxkaren sarrerarako, Euskara batzordeko buru I