Ostiralean, abenduak 3, Euskararen eguna ospatzen da Euskal Herri osoan. Hori dela eta, Euskara batzordeak kalejira bat egingo du arratsaldean: euskararen ibilbidea, euskararen Orioko historia azaltzeko.
Kalejira plazan abiatuko da 18:20an, lehenengo geldialdia udaletxean egingo da, gero elizako aldapatik igota, Goiko Kaleko Pilliku plazatik barrena pasa eta kultur etxera jaitsiko dira. Toki jakin batzuetan gelditu eta azalpen batzuk emango dira, euskarak historian zehar zenbait alorretan izandako egoeraz: administrazioa, eliza, eskola, kirola, kultura, hedabideak? Ibilbidea meriendatxo batekin eta musikarekin amaituko da. Kalejira irekia da eta herritar guztiak gonbidatuta daude.