Kanpinari buruzko azterketa aurkeztuko da ostegunean udaletxean

Aurkezpena 18:00etan izango da, udalbatzarraren aretoan eta irekia da bertaratu nahi duten guztientzat.

Azterketa Gazte Faktoria Berritzeguneak egin du, Orioko Udalarekin elkarlanean eta herriko hainbat eragileren laguntzarekin.

Azterketaren izenburua, osorik, honako hau da: Orioko kanpinean ostatu tematikoa jarri eta turismo dinamizaziorako produktuak sortzeari eta haren bideragarritasunari buruzko azterketa teknikoa.

Aurkezpen horretara deituta daude, komunikabideez gain, kanpineko erabiltzaileak, herriko ostatu eta agroturismoetako jendea, udaletxeko zinegotzi eta langileak eta, oro har, gaiarekin interesa daukaten guztiak.