Poesia emanaldia izango da ostegunean kultur etxean

Korrika Kulturalaren barruan eta Orioko Udalak antolatuta, poesia emanaldia eskainiko du Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak kultur etxean.

Emanaldia ostegunean izango da, apirilak 14, 19:00etan hasita.

Miren Agur Meabe idazleak iaz argitaratu zuen Bitsa eskuetan olerki liburua. Liburu horrek Espainiako Kritikaren Saria irabazi du orain dela gutxi, euskarazko poesiaren alorrean.

Liburuko poesia aukeratu batzuk errezitatuko ditu Miren Agur Meabek Orioko kultur etxean, musikaren laguntzaz. Ibone Ibazeta arituko zaio laguntzaile, bere saxofoiarekin.

Giro goxoko emanaldia izango da, kresal usaineko erreferentziaz betea.