Kiki eta Koko pailazoak ostegunean

“Ostegunero” programaren barruan KIKI eta KOKO pailazoen “Ni natura naiz” emanaldia ikusteko aukera izango dugu.

Haur eta gaztetxoenei zuzendutako ikuskizuna da. Kiki eta Koko haurrak abesten, dantzan eta jolasean jartzeko prest etorriko zaizkigu.

EGUNA: abuztuak 14, osteguna.

ORDUA: 19:30.

IRAUPENA: ordu bat.

LEKUA: Herriko plazan (eguraldi txarra eginez gero, FRONTOIAN).

INFORMAZIO GEHIAGO: 943/ 13 44 09