Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da.
Honako gai hauek aztertuko dira:
1.- Jose Angel Iparragirre Alberdi Orioko Udaleko zinegotzi izendatua izan dela adierazten duen kredentzialaren berri ematea eta hark zinegotzi kargua jabetzan hartzea, egoki bada; Jose Angel Iparragirre Alberdi Orioko Aukera Independentea (ORAIN) hautesle elkarteko zinegotzi izango da, bere karguari uko egin dion Jokin Izagirre Zabalaren ordez.
2.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren honako bilkuretako akten zirriborroak: 2011ko abenduaren 29ko ohiko bilkurakoa eta 2012ko urtarrilaren 30eko, ezohiko bilkurakoa.
3.- Berrestea, egoki bada, urtarrilaren 31ko 40/2012 alkate-dekretua. Dekretu horren bidez, Orioko Udalak bat egiten du Gipuzkoako Kontratazio Zentralarekin.
4.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2012ko Aurrekontu Orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal araua.
5.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2012ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.
6.- Onartzea, egoki bada, Orioko Muntoko 8. sektorean dagoen udal futbol zelaiaren azpiko 20,67m2ko 6 aparkaleku-plaza itxiren salmenta.
7.- Onartzea, egoki bada, Orioko parke eta lorategien mantentze zerbitzua kontratatzeko baldintza administratibo berezien plegua eta baldintza teknikoen plegua .
8.- Onartzea egoki bada, baldintza ekonomiko-administratiboen plegua eta baldintza teknikoen plegua, Orioko arraunketa eta piraguismoko teknifikazio zentroaren hornikuntza kontratatzeko: gimnasiorako makinak, ergometroak, errendimendu handirako teknologia eta hipoxia sistema intermitentea.
9.- Onartzea egoki bada, baldintza ekonomiko-administratiboen plegua eta baldintza teknikoen plegua, Orioko arraunketa eta piraguismoko teknifikazio zentroaren hornikuntza kontratatzeko: altzari komertzialen eta aldagelen ekipamendua.
10.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Orioko Arraunketa Elkarteko arraunlari paralinpiarrak Londresko 2012ko Paralinpiar Jokoetan parte hartzeari buruz.
11.- Eskariak eta galderak.