Ukrainako haurrei laguntza emateko helburuz sortu zen Chernobil elkarteak bigarrengoz antolatu du Kometa tailer bat Orioko hondartzan. Uztailaren 5ean izango da, 11:00etatik 13:00etara.
Iazko sanpedroetan egin zen lehendabiziko aldiz kometa tailer hori eta, izan zuen arrakasta ikusita, aurten berriro antolatzea erabaki du Chernobil elkarteak.
Tailerraren aitzakiarekin, Ukrainatik etorritako haurrek juntatzeko aukera izaten dute, elkar ezagutzeko eta egun pasa ederra egiteko Orion beren harrerako familiekin.
Orioko Udalak babesten du ekimena eta, beraz, irekia da parte hartu nahi duten herriko haur guztientzat ere.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek hondartzako kabinetan dute biltzeko gunea, goizeko hamaiketan.