Toka eta igel txapelketa astelehenean izango da

Festa programaren barruan Zaharren Babes Lekuak antolatutako Toka eta Igel txapelketa astelehenera atzeratu da.

Txapelketa eguerdiko 12:00etan hasiko da, Herriko Plazan.

Hasiera batean igandean egitekoa zen; baina Zaharren Babes Lekuko antolatzaileek egun bat atzeratzea erabaki dute eta, beraz, ekainaren 30ean izango da, astelehenarekin.