Konpost eroak antzezlana izango da kultur etxean abenduaren 30ean

Antzezlanaren gai nagusia birziklapena da eta haurrei zuzenduta dago bereziki. Urola Kostako Udal Elkarteak antolatu du eskualdeko herri guztietan eta Orioko emanaldia abenduaren 30ean izango da, kultur etxean, 17:30ean hasita. Sarrera doan izango da.

Birziklatzeari buruzko antzezlana

Konfuso zaborra bereizten ez dakien pertsona bat da. Frantziako herri txiki batekoa da eta zaborra bereizten ikasteko izugarrizko ilusioa dauka.

Bi pertsonaia oso ezberdinekin egingo du topo: Plasti andereñoa: mari-jakintsu, dena badaki eta dena du beti erakusteko. Karton jauna: pertsonokin etsiturik dago, ezkor, haserre.

Plasti andereñoa eta Karton jauna bakoitza bere edukiontzian bizi da. Eguneroko moduan, esnatuko dira eta ohi bezala ahien artean, jendeak gaizki bereizi duen zaborra trukatuko dute. Karton, ordea, nazkatuta dago eta ekintzara pasatu behar dutela sute du, gaizki egiten duen hurrengoak errieta jasoko du. Neurriko zapata. Plastik, super didaktikari, jendeari irakasteko izugarrizko grina dauka.

Zirika Zirkus taldeak prestatu du antzezlana.

Eskualdeko beste herrietan ere bai

Antzezlana eskualdeko herri guztietan emango dute Zirika Zirkusekoek Gabonetan. Hauek dira emanaldien egunak:

  • Abenduak 23, Getarian, 17:30ean, Berdura plazan
  • Abenduak 26, Zumaian, 18:00etan, Aita Mari zine aretoan
  • Abenduak 28, Aian, 17:30ean, Eskolan
  • Abenduak 30, Orion, 17:30ean, Kultur Etxean
  • Urtarrilak 2, Zarautzen, 12:00etan, Modelo zine aretoan