Korrika kulturalaren aurkezpena

Korrika kulturalaren aurkezpena egingo da
kultur etxean ostiralean, 19:00etan hasita

Ostiralean, martxoak 28, Korrika kulturalaren aurkezpena izango da kultur etxeko areto nagusian.

Aurkezpenean emango da jakitera Korrika batzordeak datozen egunotarako prestatu duen kultur ekitaldien programa. Horretaz gain, Korrikaren bideoa ere emango da, bideo proiektore bidez.

Aurkezpena irekia da eta arratsaldeko zazpietan hasiko da.

Insigniak salgai

Korrikaren laguntzaile izan nahi dutenek insigniak erosteko aukera dute honako bost toki hauetan: Oriogi okindegia, Sarasua erretegia, Lore burdindegia, Iturain estankoa eta Kolon Txiki taberna.

Insigniak 10 eurotan saltzen dira eta, horren truke, txartel bat jasoko du erosle bakoitzak, hainbat dendatan deskontuak egiteko balioko diona.