Korrika apirilaren 6an iritsiko da Oriora (goizeko zortziak hamar gutxi inguruan izango da herriko plazan).
Herria girotzeko, Orioko Korrika batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalaren laguntzarekin
Hauek dira Korrika batzordeak apirilaren 2tik 7ra bitartean antolatutako ekitaldiak
Apirilaren 2a, asteazkena
- 19:30 ?Pangea, bidaia kontinenteen hondora? diapositiba emanaldia kultur etxean, Josu Iztueta tolosarraren eskutik.
Apirilaren 3a, osteguna
- 19:30 ?Abiadura haundiko urte baten kronika? olerki eta musika emanaldia, Pako Aristirekin eta Mikel Markezekin, kultur etxean.
Apirilaren 4a, ostirala
- 23:00 Bertso eta olerki musikatuak Salatxo tabernan.
Apirilaren 5a, larunbata
- 17:00 Pilota partidak frontoian: Kadetetan: Etxeberria-Berasaluze vs Illarramendi-Lizarralde, Seniorretan: Galarraga anaiak vs Ostolaza-Aranalde.
Apirilaren 6a, igandea
- 07:48 Korrika iritsiko da herriko plazara Donostia aldetik.
- 12:30 Herriko euskaltzaleen txikiteoa, musikarekin.
- 14:30 Herriko euskaltzaleen bazkaria.
Apirilaren 7a, astelehena
- 15:00 Korrika Txikia ibiliko da herrian barrena.
- 18:30 ?Galtzagorriak? txotxongilo emanaldia kultur etxean, Enkarni Genuaren eskutik (sarrerak aldez aurretik hartu behar dira).