Korrika Kulturaleko ekitaldiak

Orioko elkarte ugarik osatzen du Korrika batzordea eta dagoeneko badira pare bat hilabete bilerak egiten hasi zirela, aurtengo Korrika antolatzen laguntzeko.

Batzordearen zereginetako bat izan da Korrika Kulturala antolatzea eta dagoeneko prest dago horren programa.

Korrika Kulturalaren barruko aurreneko ekitaldia joan den igandeko Hitz gurutzatuen lehiaketa izan zen.

Honako hau da Korrika Kulturalaren programa osoa:

Martxoak 15, ostirala

15:00 Korrika Txikia, Bikamiotatik plazara

Martxoak 16, larunbata

12:00 Orioko taldekako 3. bertsolari txapelketa. Lehen finalerdia Kolon Txiki tabernan

14:30 Euskaltzaleen bazkaria Loretxu jatetxean (bazkaritarako txartelak salgai, 25 eurotan, Kolon Txiki tabernan eta Lore burdindegian; azken eguna txartela erosteko: martxoaren 14a, osteguna)

18:00 Orioko taldekako 3. bertsolari txapelketa. Bigarren finalerdia Errusta tabernan

22:00 Korrika Gaua, herriko tabernetan

23:00 Orioko taldekako 3. bertsolari txapelketa. Finala Kalakari tabernan

Martxoak 22, ostirala

16:30 Mihiluze txapelketa ikastolan

22:00 ‘Bi arreba’ ikuskizuna kultur etxean: Xabier Lizaso piano-jotzailea eta Andoni Egaña bertsolaria

Martxoak 23, larunbata

15:00 Korrika iritsiko da Oriora, Zarauztik barrena