Kukuarri astea antolatu du Talai Mendi elkarteak

Urtero bezala, jarduera-sorta antolatu du Talai Mendi mendi-elkarteak maiatzaren azken astean.

Kukuarri astearen barruan honako ekitaldiak izango dira:

MAIATZAK 22, ASTELEHENA

17:30 Orientazio proba GOT taldearen laguntzarekin. Maparekin herrian ezkutatutako mugarri eta lekuak aurkitu beharko dira. Edozeinek hartu dezake parte: bakarka, familian edota taldean. Hasteko lekua: Talai Mendiko lokala.

MAIATZAK 23, ASTEARTEA

19:00 Bideo-emanaldia Talai Mendiren lokalean: ‘Oporrak familian: Kataluniako Pirinioetan’ Idurre Lizarralde, Haritz Otaño eta Adur Otaño.

MAIATZAK 24, ASTEAZKENA

17:00 – 20:00 Slackline Herriko Plazan.

MAIATZAK 25, OSTEGUNA

17:30 Eskulanak haurrekin Talai Mendiren lokalean. Plaza mugatuak (25). Harrizko mahai-jokoak. Izen-ematea: Iturain estankoan.

MAIATZAK 26, OSTIRALA

19:00 Solasaldia Talai Mendin: Jokin Lizeaga, mendiko korrikalaria eta prestatzailea.

MAIATZAK 27, LARUNBATA

16:00 – 19:30 Kiroldegiko rokodromoa adin guztietako haurrek erabiltzeko prestatuko da.

16:00 – 19:30 Elizako paretan eskalatzeko eta yumareatzeko aukera izango du nahi duenak.

MAIATZAK 28, IGANDEA. KUKUARRI EGUNA

11:00 Tontorreko gurutzean, elizkizuna. Ondoren, salda eta pintxo beroak.