Musika eskolako ikasleen entzunaldiak ekainaren 14tik 22ra izango dira

Urtero bezala, Danbolin musika eskolako ikasleek ikasturte bukaerako entzunaldiak egingo dituzte, urtean zehar ikasitakoa erakusteko.

Hauek dira aurtengo entzunaldien egunak eta orduak:

Ekainak 14, asteazkena, 19:00etan, San Martin ermitan: Biolina eta biolontxeloa.

Ekainak 16, ostirala, 17:00etan, musika eskolan: txistua.

Ekainak 16, ostirala, 18:00etan, musika eskolan: kitarra.

Ekainak 16, ostirala, 18:00etan, kultur etxean: pianoa.

Ekainak 16, ostirala, 19:00etan, kultur etxean: pianoa.

Ekainak 16, ostirala, 19:00etan, Salatxo aretoan: kantua.

Ekainak 19, astelehena, 19:00etan, musika eskolan: tronpeta.

Ekainak 19, astelehena, 19:00etan, kultur etxean: perkusioa, esku-soinua eta flauta.

Ekainak 20, asteartea, 18:00etan, musika eskolan: trikitixa.

Ekainak 20, asteartea, 18:00etan, kultur etxean: saxofoia.

Ekainak 20, asteartea, 19:00etan, kultur etxean: klarinetea.

Ekainak 21, asteazkena, 19:00etan, plazan: banda.

Ekainak 22, osteguna, 17:00etan: dantza.