Datorren larunbatean, azaroak 13, Kukuarriko 1. raid zaldi-lasterketa jokatuko da Lusarbe inguruan.
Zaldi-proba hori Euskal Herriko raid zaldi-lasterketen ligaren finala da.
Zaldi-lasterketa goizeko 9:30ean hasiko da Lusarbeko parketik, eta 40 km-ko ibilbidea izango du.
Zaldi-proba egiteko, ez da errepiderik moztuko eta ibilgailuek normal zirkulatzeko aukera izango dute.
Zaldien osasunaz uneoro arduratuko da Euskal Herriko Hipika Federazioa, hainbat kontrol eginez.