Kultur aniztasunaren astea antolatzeko bilera

Udaleko Euskara batzordeak kultur aniztasunaren astea antolatzeko asmoa dauka eta, egitasmo hori gauzatzeko, bilera irekia deitu du, parte hartu nahi duten guztien ekarpenak jasotzeko.

Bilera datorren apirilaren 29an egingo da, asteazkenarekin, udaletxeko teilatu azpiko gelan, eta 19:00etan hasiko da.

Bilera irekia da parte hartu nahi duten guztientzat. Aniztasunaren astearen programa osatu gabe dago oraindik eta, beraz, proposamenen bat daukanak bilerara etorri besterik ez du, bertan azalpena emateko.