Udalak atezain bat kontratatu nahi du, denboraldi batez, Kultur Etxerako.
Hartuko den langilearen kontratua lan-zuzenbideko erregimenean egingo da, denboraldi baterako.
IZANGAIEK BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZAK
- Orion erroldatuta egotea, 2006ko urtarrilaren 1a baino lehen.
- 18 urte beteak izatea.
- Ondoko tituluen jabe izatea: Eskolaratze?agiria.
- Hizkuntza gaitasuna: 2. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea den gaitasun tituluaren jabe izatea.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA
Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia bete ondoren. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:30etara.
Deialdiaren oinarriak udal bulegoetan daude eskura eta hemendik ere deskargatu daitezke.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA
Uztailaren 5etik 14ra bitarte, biak barne.