‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ antzezlana Orion apirilaren 30ean

AZKEN ORDUA: SARRERA DEN-DENAK AHITUTA DAUDE

AZKEN ORDUA: SARRERA DEN-DENAK AHITUTA DAUDE

Antzezlan arrakastatsua Orion ikusteko aukera izango da datorren apirilaren 30ean, asteazkenarekin, gaueko hamar eta erdietan, Egunkariaren aldeko Orioko batzordeak antolatuta.

Emanaldia Orioko Karela kiroldegian izango da eta gaueko hamar eta erdietan hasiko da.

Antzezlana Joxean Sagastizabalen lan ezagun batean oinarrituta dago eta arrakasta handia izan du orain arte aurkeztu den toki guztietan. Istorioa baserri batean gertatzen da eta protagonista nagusia euskaldunberri bat da, hara euskara ikastera doana.

Anjel Alkain aktore eta umoregile ezaguna da antzezlanaren aktoreetako bat.

Euskarazko egunkariaren aldeko Orioko batzordeak antolatu du emanaldia.

Sarrera aldez aurretik eros daiteke Salatxo tabernan, Kolon Txikin edo Karela kiroldegian bertan. 10 euro balio du.

Sarrerak salgai daude, baita ere, Aiako Kanua jatetxean, Zarauzko Eguzki tabernan eta Usurbilgo Txiribogan.