Hileko 720 euro jasoko ditu familia bakoitzak
Baldintza nagusiak
- Egonaldiak hilabetekoak izango dira gutxienez, eta hilabete bakoitzean lagun bakarra hartu ahal izango du familia bakoitzak.
- Ikasleak 18 eta 45 urte artekoak izango dira.
- Egonaldia eskaintzen den hilabetean etxean, gutxienez, hiru lagunek bizi beharko dute.
- Ikaslearentzako logela bat libre izan beharko du familiak.
- Familiak, horren truke, 720 euro jasoko ditu hileko (170 euro Orioko Udalak jarriko ditu).
- Izena emateko azken eguna: apirilaren 30a, asteazkena.
- Informazio gehiago: Udaleko Euskara Zerbitzuan edo 943 47 44 47 telefonoan.