Kz guneak ordutegi berria du

Aurrerantzean Orioko Kultur Etxean dagoen Kz gunea goizez eta arratsaldez izango da irekita egunero.

Guztien beharrei aurre egiteko eta zerbitzu hobeagoa eskaini nahian Kultur Etxean kokaturik dagoen Orioko Kz gunea egunero irekiko da.

Goizetan 9:00tatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00 20:00etara izango duzue irekia. Oraindik ere zerbitzu hori erabiltzen ez duzuenok eta nahia duzuneok ez dudatu Kultur Etxera hurbiltzen interneteko zerbitzuaz baliatzeko.