Udalak 2008ko Kultura, Euskara, Kirol, Aisialdi eta Gazteriako ekitaldiak finantzatzeko diru laguntzen arautegia kaleratu du.

2008ko udal aurrekontuak onartu ostean Orioko Udalak Kultura, Euskara, Kirol, Aisialdi eta Gazteriako ekitaldiak finantzatzeko diru laguntzen arautegia onartu eta kaleratu berri du.

Orioko elkarteek diru laguntza hauek jaso ahal izateko otsailaren 15 baino lehen eskaera orria aurkeztu beharko dute. Dudarik izanez gero eta informazio gehiago nahi izanez gero Kultur Etxera, kiroldegira edo eta udalera deitu.

2008ko arautegi osoa irakurri nahi duenak, helbide honetan klik egin dezala:
http://www.oriora.com/Kultura/Dirulaguntzak/