Kzguneak dinamizatzailea izango du egunero

Orioko Kzguneak hemendik aurrera dinamizatzaile bat izango du lau orduz egunero.

Herritarren eskaerei aurre egin nahian Orioko udala Eusko Jaurlaritzarekin batera akordio batera iritsi da eta lehen bi astetik behin etortzen bazen ere dinamizatzailea hemendik aurrera egunero izango dugu.

Ondorioz edozein kontsulta egiteko pertsona bat izango da. Apirilean arratsaldeko 16:00tatik 20:00 egongo da dinamizatzailea. Bestalde honako zerbitzuak eskainiko dira:

20 ORDUKO IKASTAROA, EGUNERO 2 ORDU 2 ASTEZ

Internet+e-Administrazioa KZgunea ikastaroa

Interneteko oinarrizko ikastaroa (10 ordu) eta edozein Administrazioarekin administrazioko kudeaketak egiten ikasteko ikastaroa (10 ordu).
2011/04/04tik 2011/04/15era 16:00etatik 18:00etara.

2 ORDUKO IKASTAROAK

Jaycut, bideoak sortzeko ikastaroa.

2011/04/18an 16:00etatik 18:00etara.

YOUTUBE, bideoak bilatzen eta igotzen ikasteko ikastaroa

2011/04/19an 16:00etatik 18:00etara.

Skype, deiak eta bideodeiak dohainik egiteko programa.

2011/04/26 16:00etatik 18:00etara.

Zuhaitz Genealogikoa, zuhaitza genealogikoa sortzeko programa.

2011/04/27 16:00etatik 18:00etara.

SOFTONIC, programak dohainik jaisteko ikastaroa.

2011/04/28 16:00etatik 18:00etara.

PICNIK,argazkiak editatu, efektu bereziak,…

2011/04/29 16:00etatik 18:00etara.

METAPOSTA “Interneteko postontzia eta kutxa gotorra” da; bertan, Internet bidezko postontzi elektronikoaren zerbitzu baten bidez jasotako interes pertsonaleko dokumentuak biltzen dira. Ohiko posta bateratzailea da eta mundu elektronikoan posta tradizionalaren zeregin berbera du. Gainera, horri, “Internet bidezko postontzia eta kutxa gotorra” funtzioak gehitzen zaizkio, legezko balio frogagarriaz hornituta.METAPOSTAk sistemara atxikitako igorlearen (bankua, administrazio publikoa, telekomunikazio-operadorea eta abar) eta erabiltzailearen (herritarra, enpresa) artean konfiantzazko bitartekari gisa jarduten du.

Apiriletik hasita Metaposta kontu bat eskatzeko aukera izando da.

Metaposta tramitazio ordutegia arratsaldeko 18:00etatik 20:00.