La Caixak 3.000 euro eman dizkio Udalari, bere Gizarte Ekintzako programaren barruan

Orioko La Caixak 3.000 euroko ekarpena egin dio Udalari, La Caixaren Gizarte Ekintza programaren barruan. Diru horren erabilera Udalaren eskutan utzi du La Caixak, eta Udalak nahieran erabili ahal izango du: behar sozialetarako, inbertsiotarako…

La Caixak 500 milioi euro gastatuko ditu 2014an Gizarte Ekintza Programan. Lehen aldia da Orioko Udalarekin horrelako elkarlan-ildoa irekitzen duela eta Udalak esker ona adierazi nahi dio eta espero du bi entitateek etorkizunean ere elkarrekin lan egiten segituko dutela.