Lan-mahaia osatu du alkateak herriko zerbitzuetako ordezkariekin, koronabirusak sortutako egoeran modu koordinatuan jarduteko

Koronabirusak sortutako egoera dela-eta, lan-mahai bat eratu du alkateak, eragile guztiok modu koordinatuan jarduteko.

Lan-mahai horretan herriko zerbitzuetako ordezkari banak parte hartuko du, jende asko mugitzen duten elkarteekin batera: anbulatorioa, udal-zerbitzuak, kiroldegia, musika-eskola, kultur etxea, ludoteka, gaztelekua, Zaharren Babeslekua, arraun-elkartea, futbol taldea…

Aurrekaririk ez duen egoera baten aurrean gaude eta Udalak uste du garrantzizkoa dela guztiok batera jardutea, modu koordinatu eta efikazean.

Lan-mahai horretan landuko dira irizpideak aurrerantzean hartu beharreko neurriak erabakitzeko.

Udalak jarraituko du hartzen diren neurrien berri ematen.