Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak antolatu ditu Udal Elkarteak martxoan eta apirilean

Martxoan eta apirilean hainbat ikastaro antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Hona hemen ikastaroen xehetasunak:

INFOGRAFIA BIDEZKO AURKEZPEN PERTSONALAK

Infografia modurik onena da informazioa modu ikusgarri, azkar eta ulerkorrean aurkezteko. Ezagutu dauden erremintak zure buruaren aurezpena modu errazean egiteko, eta, horrela, zure gaitasunak ezagutarazteko.

Data: Martxoak 17

Hizkuntza: gaztelania

LINKEDINEK EMATEN DITUEN AUKERAK BALIATU

Linkedin ez da soilik zure curriculuma sarean edukitzeko. Sare horretan lan eskaintza ugari agertzen dira, eta zure sektore bereko pertsonekin harremanetan egotea ahalbidetzen du. Abantailak, sartzeko baldintzak, neurriak…

Data: Martxoak 24

Hizkuntza: euskara

IZAN ERAGINKORRA: HOBETU ZURE KONPETENTZIAK

Zenbat aldiz planifikatu dituzu ekintzak eta ez dituzu bete? Kostantzia ezak hasierako puntura eramaten zaitu. Konpromisoak zehazten ikasiko duzu zure helburuetara gerturatzeko.

Data: Apirilak 14

Hizkuntza: gaztelania

CURRICULUM EREDU BERRIAK

Hobeto posizionatzen lagunduko dizuten curriculum eredu berriak landuko dituzu.

Data: Apirilak 30

Hizkuntza: euskara

Ikastaro hauek Urola Kostako Udal Elkarteko Orientazio Zerbitzuak eskaintzen ditu. Enplegurako Orientazio Ekintzak eta Zerbitzuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatzen dituzte, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan eta Gazteen Enpleguaren 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan. «Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du».

Informazioa eta izen-ematea