Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

Irailean eta urrian hainbat ikastaro eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroak, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Hauek dira emango diren ikastaroak:

GENERO BERDINTASUNA: AMATASUN/AITATASUNA ETA LANA
Lan kontziliazioaren eta jardunaldi banaketaren gaiekin lotuta dauden alderdiak ezagutuko dituzu (lan murrizketak, eszedentziak, lan-kentzeak, ordaindutako baimenak) eta horiei dagozkien eskubide eta beharrak.
Data: Irailak 16
Hizkuntza: gaztelania

LAN BILAKETA PLANIFIKATU ETA ANTOLATU
Jarduera honen bidez, zereginen denbora-plangintza eta -kudeaketa osatzen ikasiko duzu, zehaztutakoa bete eta ebaluatzeko.
Data: Irailak 23
Hizkuntza: gaztelania

ENPLEGU WEBGUNEAK
Enplegu-atarietan izena emateko moduak ezagutuko dituzu.
Data: Irailak 30
Hizkuntza: euskara

KONPETENTZIEN BIDEZ ELKARRIZKETA
Elkarrizketa enplegua lortzeko prozesuaren gakoetako bat da. Hautatu nahi den lanbide-profilaren araberako elkarrizketa motak ezagutuko dituzu.
Data: Urriak 14
Hizkuntza: gaztelania

GAZTEENTZAKO LAN PLANA (GAZTE BERME SISTEMA)
Ekintzailetza eta gazte enpleguaren estrategia.
Gazte Berme Sistema, zer da?, Onuradunak, sarbide baldintzak, neurriak.
Data: Urriak 28
Hizkuntza: euskara

Informazioa eta izen-ematea
Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa
Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz
Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus
www.urolakosta.eus