Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak programa bat jarri du martxan, Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin, bere enpresa-ideia landu edo enpresa bat sortu nahi duten ekintzaileentzat.
3 hilabeteko iraupena duen programa honen bitartez, ekintzaileak aukera izango du taldeko saio eta bakarkako tutoretzen bitartez bere enpresa-ideia lantzeko eta enpresa sortzeko. Era berean, dirulaguntza jaso ahal izango du prozesuan parte hartzeagatik.
Bi dirulaguntza mota daude:
- Enpresa-ideia aztertzeko dirulaguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
- Enpresa berria sortu eta alta emateko dirulaguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
EPEAK ETA ESKABIDEAK
Sustatzaileek epe hau izango dute enpresa jarduera berriak edota beren enpresa-ideia berriak aurkezteko: urtarrilaren 24tik otsailaren 13ra, eguerdiko 12:00ak arte. Eskaerak Urola Kostako Udal Elkartean bertan aurkeztu daitezke, edota Urola Kostako Udal Elkarteko egoitza elektronikoa erabilita
EKINTZAILEEN BETEBEHARRAK
- Eskualdean erroldatua egotea
- Aurreko urtean IAEn altan emanda ez egotea
- Langabezian inskribituta egotea
- Aurreko urtetan gai bererako dirulaguntzarik ez jaso izana
- Esklusiboki (edo %30eko lanaldi baina gutxiagoa izatea) prozesuan egotea
INFORMAZIO GEHIAGO
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresa Sustapen Zerbitzua (Maider eta Johanna)
• 943890808
• enpresasustapena@urolakosta.eus