Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak eskaintzen ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

Prestakuntza-bonoa eskuratu duten langabeak kontratatzen dituzten eskualdeko enpresak 3.000,00 euroko diru-laguntza lortu ahal izango dute, eta kontratua mugagabea baldin bada 7.500,00 euroko laguntza.

Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdia egin du 2017an ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko. Deialdi horretako lerro batek diru-laguntzak emango ditu eskualdeko enpresek pertsona langabeak kontratatzeko.

Laguntzak langabeak kontratatzeko

Eskualdeko enpresentzako diru-laguntzak dira, prestakuntza-bonoa eskuratzen duten langabeak kontratatzeko.

Kontratuak 6 hilabetekoa izan behar du gutxienez (lanaldi osokoa).

Diru-laguntza izango da 3.000,00 eurokoa eta kontratua mugagabea baldin bada 7.500,00 eurokoa.

Eskabideak aurkezteko epea: 2017-11-15etik 2017-12-29ra.

Prestakuntza-bonoa eskuratu duten pertsonak

Prestakuntza-bonoa eskuratu duten pertsonek zeharkako gaitasun eta trebetasunak lantzeko 205 orduko prestakuntza-ikastaroa egin dute. Ikastaro horretan gaur egun enpresen hazkuntzarako balio erantsia duten berrikuntza-tresnak landu dituzte, hala nola: zaintza teknologikoa, IKT 2.0, kudeaketa aurreratua, berrikuntza kudeatzeko teknikak…

Pertsonak horiek kontratatzen dituzten eskualdeko enpresek diru-laguntza eskuratu ahal izango dute.

Hona hemen bonoa eskuratu duten pertsonen perfil profesionala:

  • 1. Delineantea / Diseinu teknikoa
  • 2. Altzarien bulego teknikaria
  • 3. Biltegi kudeatzailea
  • 4. Komertzial kudeatzailea
  • 5. Nazioarteko merkataritza
  • 6. Proiektuen kudeatzailea
  • 7. Online estrategia
  • 8. Gestoriako administraria
  • 9. Administrari harreragilea
  • 10. Bezeroen arreta
  • 11. Aholkulari juridikoa
  • 12. Giza baliabideetako teknikaria (hautaketa, prestakuntza eta pertsonen garapen gaietarako)
  • 13. Gizarte langilea
  • 14. Hirugarren adineko dinamizatzailea
  • 15. Turismo gida/turismo hezitzailea
  • 16. DBH eta Batxilergoko irakaslea
  • 17. Itzulpengintza

Eskualdeko enpresei deialdia

Argibide gehiago jaso nahi izanez gero edo diru-laguntza lortzeko aukera ematen duen perfil profesional horietako bat interesatuz gero, jarri harremanetan Urola Kostako Udal Elkartearekin.

Deialdia eta oinarriak

Deialdia, oinarriak eta eskabidea egiteko eredua eskura daude Udal Elkartearen webgunean:

http://www.urolakosta.eus/eu/-/diru-laguntzak-2017-enpresak-sortzeko-lanpostuak-sortzeko-inbertsioak-egiteko-eta-lankidetza-egitasmoak-garatzeko-

Argibideak

  • Argibideak jasotzeko jarri durekin harremanetan:
  • Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak
  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus