Ikastaroa 16 ordukoa izango da eta bertan, batez ere, interneteko baliabideak erabiltzen erakutsiko zaie langabetuei.
IKASTAROAREN IZENA
Langabeziari aurre eginez, teknologia berrien bidez.
NORENTZAT
Herriko edozein langabeturentzat.
HELBURUA
Erakunde publikoek lanpostuei buruz eskaintzen dituzten informazio eta dokumentuak egoki kudeatzea internet bidez: INEM, lanbide.net?
ORDUTEGIA
Klaseak goizez edo arratsaldez emango dira, astelehenetik ostegunera (2 ordu egunero). Guztira, 16 orduko ikastaroa izango da.
PREZIOA
Doanekoa.
IZENA EMATEKO
Orioko udaletxean (943 83 03 46), 2010eko martxoaren 18a baino lehen.
Izena ematerakoan, INEMeko txartelaren kopia aurkeztu behar da.
ANTOLATZAILE
Udaleko Ekintza Ekonomikoetako eta Enpleguko batzordea eta Urola Kostako Udal Elkartea.