Sari-banaketa udalbatzarraren aretoan egin zen, 12:00etan hasita, eta bertan izan ziren Euskara batzordeko buru Aitziber Campos, Jose Angel Zaldua alkatea eta Euskara batzordeko kide Emeterio Iribar, sarituekin eta lehiaketako zenbait parte-hartzailerekin batera.
Argazkia Karkarak ateratakoa da.
Lehiaketaren epaimahaia honako hauek osatu dute aurten: Miriam Garcia, Karkara aldizkariaren izenean; Eli Lasa, Aiako Udaleko kultur teknikariak; eta Jabier Zabaleta, Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariak.
Ekitaldian adierazi zuten azpimarratzekoa dela aurten aurkeztutako lanen kalitatea.
LAN SARITUAK
Saritutako lan eta egileak hauek izan dira:
Ipuinak
1.- ‘Anarriko Dama’ ipuina. Egilea: Iñaki Iturain.
2.- ‘Lotarako ipuina’ ipuina. Egilea: Mikel Iruretagoiena.
3.- ‘Ofizialki uda da’ ipuina. Egilea: Libe Larrarte.
Accesita: ‘Klarinete jotzailea’ ipuina. Egilea: Ane Etxabe Usandizaga.
Olerkiak/Bertsoak
1.- ‘40 urte’ bertso-sorta. Egilea: Mikel Iruretagoiena.
2.- ‘Telezirkoa’ bertso-sorta. Egilea: Garazi Urretabizkaia.
3.- ‘Mendian gora korrika’ bertso-sorta. Egilea: Iñaki Iturain.
Accesita: ‘Lapikoaren aurrean’ olerkia. Egilea: Leire Zinkunegi.
ABENDUAN ARGITARATUKO DIRA
Saritutako lanak Karkara aldizkariaren gehigarri batean argitaratuko dira abenduan, Gabonak baino lehenago kaleratuko den zenbakian. Ondoren, webgune honetan ere publikatuko dira.
Post Scriptum:
24. ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketan saritutako lanak biltzen dituen gehigarria (PDF)