Otsailaren 14an, larunbatarekin, inauteri festa antolatuko da Orion, urtero bezala.
Arratsaldeko 17:00etan, eguraldi ona eginez gero, Bikamiotan hasiko da desfilea. Arrantzale kaletik plazaraino joango da Talai Mendi txarangaren laguntzarekin. Plazatik Karela kiroldegira joango da eta han txokolatada eta Bide Batez musika taldearen kontzertua izango da.
Eguraldi txarra eginez gero, kalez kaleko desfilea bertan behera geldituko da eta guztiak zuzenean Karela kiroldegira hurbil zaitezte arratsaldeko 17:00etan.