Datorren larunbatean, egun osoan zehar Orion Jai! festaz gozatzeko aukera izango dugu.
Gaur goizean Jon Redondo alkateak, Josetxo Etxeberria Gipuzkoako Arraun Federazioko presidente ohiak eta Igon Lertxundi, Orioko Arraun Elkarteko presidenteak prentsaurrekoa eskaini dute udaletxean.
Bertan larunbat honetan Orion izango diren ekitaldien berri eman dute.Hona hemen egitaraua
12:00 – 15:00 :Berdel eta Ecania BVL ardo dastaketa herriko plazan Orioko Arraun Elkartearen eskutik.
16:30 – 18:00 XV. Oriako Nazioarteko Estropada.
15:00 ? 18:00 Oria Txaranga
16:00 ? 20:00: Puzgarriak haurrentzat Blinkeko plazan (Euria eginez gero Karela kiroldegian)
19:00 Julio Aranburu sokasaltoan. Otsailean lortu ez zuenez minutu bateko errekorra lortzen saiatuko da berriz ere. Herriko plazan.
Naioarteko XV. estropada olinpikoari dagokionez aurten aulki mugikorrez gain arraunketa egokitua egiten duten 4 arraunlari izango ditugu eta 500 metroko proba egingo dute.
Eguraldia ea lagun dugun eta jende ugari hurbiltzen den herrira.