Datorren larunbatean, otsailak 11, Oria ibaiaren 23. traineru-jaitsiera egingo da errioko uretan. Jose Angel Zaldua alkateak eta Ibon Huegun Arraun Elkartearen presidenteak aurkeztu dute estropada udaletxean, gaur 12:00etan.
Bi bandera izango dira jokoan: emakumeena (3. Babyauto bandera) eta gizasemeena (6. Babyauto bandera).
Iaz bertan behera geratu zen jaitsiera, eguraldi txarragatik, eta badirudi klubak gogoz daudela parte hartzeko, talde eta arraunlari askok eman dute-eta izena: guztira 78 ontzi lehiatuko dira eta milatik gora arraunlari arituko dira tostetan.
Lehenbiziko estropada 16:00etan hasiko da.