Lehen mailako ofizial balio anitzeko lanpostua betetzeko deialdia egin du Udalak

Orioko Udalak deialdia egin du, lehen mailako ofizial balioanitzeko lanpostu bat bitartekotasunez betetzeko.

Lanpostuaren funtzio nagusia udal eraikinen eraikuntza-elementuen, instalazioen eta ekipamenduaren mantenimenduaz arduratzea izango da (Zaragueta eskola, Maria Maestra haurtzaindegia, Udala, Azurzaenea eta Danbolin Musika Eskola).

Deialdiaren xehetasunak eta oinarrien PDFa honako helbidetik deskarga daitezke:

http://www.oriora.com/eu/iragarki-taulaa/lan-eskaintzak/item/3100-lehen-mailako-ofizial-balio-anitzeko-lanpostua-betetzeko-deialdia

Deialdian parte hartu nahi dutenek 2013ko urriaren 7a dute eskaera aurkezteko azken eguna.

Deialdiaren oinarriak 2013ko irailaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira (176. zenbakia).