Literatur lehiaketako sarien banaketa asteazkenean izango da, ekainak 29

Udaleko Euskara batzordeak urtero antolatzen duen eskola umeentzako literatur lehiaketaren sari banaketa San Pedro egunean egingo da, 11:00etan, udaletxean.

Literatur lehiaketarekin batera marrazki lehiaketa ere antolatzen du Euskara batzordeak.

Saritutako lanak biltzen dituen liburua asteazkeneko ekitaldian aurkeztuko da eta, gero, jaso nahi duen edozeinen eskura izango da, kultur etxean. Aurreko urteetan bezala, doan banatuko da.

Liburuaren azaleko marrazkia, ondoko irudian ikus daitekeena, Mikel Lizarralde gaztetxoak egin du.

Aurtengo lehiaketan saria irabazi dutenei, beraz, dei egiten die Euskara batzordeak, sari banaketa ekitaldi horretara joateko.