Literatur lehiaketako sarien banaketa liburutegian egingo da, San Pedro eguneko eguerdian

Udaleko Euskara batzordeak antolatutako literatur lehiaketan saria irabazi duten haurrek San Pedro egunean jasoko dute beren saria. Sari banaketa ekitaldia eguerdiko hamabietan hasiko da kultur etxeko liburutegian. LHko eta DBHko maila guztietako haur eta gazteak daude sarituen artean.

Sarituek liburu bana jasoko dute opari eta, horretaz gain, jasoko dute, baita ere, aurtengo lanik onenak biltzen dituen liburua, Udalak, urtero bezala, egun horretarako argitaratuko duena.

Aurtengo liburua jaso nahi dutenek kultur etxean eskatu beharko dute festak pasa eta gero, eta doan emango zaie.