Udalak urtero antolatzen du literatur eta marrazki lehiaketa bat eskola umeentzat. Sari banaketa kultur etxean egin izan da aurreko urteetan; baina aurten udaletxean izango da, udalbatzarraren aretoan, San Pedro eguneko 12:30ean.
Sari banaketa kultur etxean egin izan da azken urteetan, bertako liburutegian; baina tokia txikia geratzen da biltzen den jende guztia hartzeko eta, hori dela eta, Udaleko Euskara batzordeak erabaki du aurten udaletxean egitea sariak banatzeko ekitaldia.
Ekitaldia igandean izango da, San Pedro egunean, ekainak 29, eta eguerdiko 12:30ean hasiko da.
Aurtengo liburua kalean
Aurtengo lan sarituak biltzen dituen liburua kalean da dagoeneko eta ekitaldian emango zaie saria irabazi dutenei eta eskatzen duten guztiei. Bertan jasotzeko aukerarik ez dutenek, kultur etxera jo beharko dute hurrengo asteartetik aurrera eta han ere eskura izango dira doan.
Liburuak herriko 70 haur ingururen ipuin, olerki eta marrazkiak jasotzen ditu, 115 orrialdetan. Lanen egileak LH1etik DBH4ra bitartekoak dira.