Uda honetan hainbat ekitaldi erakargarri Orion!!

Ekaina aurrera doa eta uztaila jada gainean dugu. Hilabete horretarako Orioko udalak herrian giro ezin hobea izan dezagun bi ekitaldi antolatu ditu.

Bata Orion 2008! izango da. Festa hau uztailaren 6, 7 eta 8an izango dugu. Uretako kirol proba harrigarriez gain, musikaz, modaz, gastronomiaz eta haurrentzako hainbat tailer eta jolasez gozatzeko aukera izango dugu. Udalak festa hau herria biziberritzeko eta giro ona sortzeko antolatu du beste bi laguntzaileri esker. Udalaren aportazioa festa honetan honako hau izango da: antolakuntza beregain izango du, boluntarioak udalak aurkituko ditu, eta azkenik, garbiketa, ura eta argiteria udalaren esku izango da. Jon Redondo alkatearen esanetan, ?Orioko udalari gestio ezin hobearen ondorioz festa handi honek kostu ekonomikorik ez dio suposatuko?. Izan ere, udala, eta bere ordezkari nagusia batik bat, gestio eta kudeaketa ekonomiko ezin hobea egiten saiatu da eta lortu du.

Uztail hasierako festa handi eta erakargarri honez gain, beste bat ere izango dugu agendan apuntatzekoa, uztailaren 18, 19 eta 20an, Bixiguaren festa Orio estilora hain zuzen ere. Herrian horren ezagun dugun arrain hau berriz ere plazara ekarri nahi izan dugu herriko hiru parrillero ezagunenak erreketa lanetan ezarriz. Plazan eskainiko den menuaz aparte guztiek parte hartu ahal izan dezaten larunbatean marmitako herrikoi bat prestatuko digute Orioko hainbat soziedadetako kideek 12:00tatik 14:00ak bitarte plazan bertan nahi duenak dasta dezan. Igandean, berriz, atuna plantxan prestatuko digu beste herriko kide batek eta hau ere ordu beretan pintxoetan dastatzeko aukera izango dugu.

Ekitaldi herrikoi eta erakargarri honek udalari guztira 18.000? inguruko gastua sortuko dio.

Uztailean herria girotzeko izango ditugun bi ikuskizunei buruz informazio gehiago nahi izanez gero, hilabete bukaera honetan banatuko den Orioko Plazan izango duzue edo web orri honetan aldizkari bera sartzean. Guztiek festa hauez gozatuko duzuelakoan ekitaldi hauetan zuen familia eta lagunekin parte hartzera gonbidatzen zaitu Udalak. Ondo pasa!!