Literatur tailerra izango da Orion, azaroko lau larunbatetan

Azaroaren 6, 13, 20 eta 27an egingo da tailerra, Orioko Salatxo Aretoan, goizeko 10:00etatik 13:00etara, Urola Kostako udaletako eta Udal Elkarteko euskara-zerbitzuek elkarlanean antolatuta. Euskaraz sortzen eta idazten trebatu nahi duten herritarrei bideratuta dago. 12 orduko ikastaroa izango da, hiruna orduko lau saiotan banatuta.

Txakur Gorria Kolektiboak gidatuko du «lau eskutara» izeneko ikastaldia. Ideia huts batetik abiatuta, proiektu bat gauzatzera arteko prozesua modu kolektiboan elkarrekin egiten duten lau emakumek osatzen dute Txakur Gorria Kolektiboa, eta jarduteko modu hori ardatz hartuta landuko da ikastaldia. Sormena lantzeko, lau heldulekutik abiatuta garatuko da ikastaroa: hitzak, irudiak, gauza txikiak eta kolektibotasuna. Hari horiei tiraka arituko dira parte-hartzaileak.

Izen-ematea zabalik, urriaren 29ra arte

Zabalik da ikastaroan parte hartzeko izen-ematea, urriaren 29ra arte. Plaza-kopurua mugatua da eta izen-ematearen hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.

Argibideak jasotzeko edo izena emateko, jo Udal Elkarteko Euskara eta Komunikazio Zerbitzura: