Bariko San Nikolas parrokiak antolatu du kontzertua, Udalaren laguntzarekin. Kontzertua irailaren 23an izango da, 20:00etan hasita.
Litanies. J. ALAIN (1911-1940)
Pelléas et Mélisande (Louis Robilliard-en transkripzioa ). GABRIEL FAURÉ (1845-1924)
- I. Prélude
- II. Fileuse
- III. Sicilienne
- IV. La mort de Mélisande
HIldakoen uhartea, olerki sinfonikoa op. 29. SERGEI RAKHMANINOV (1873-1943)
Veni Creator (tema nagusia eta bariazioa). MAURICE DURUFLÉ (1902-1986)
LORETO ARAMENDI
Orion jaioa, Donostiako kontserbatorioan hasi zituen ikasketak, eta han eskuratu zituen pianoko, klabeko, organoko eta ganbera-musikako goi titulazioak. Baionako eta Liongo kontserbatorioetan organo ikasketak jarraitu zituen gero.
Parisen, Eskualdeko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean bost urteko hobekuntza lana egin zuen Noelle Spieth irakaslearekin, eta, klabezineko goi zikloaren amaieran, Lehen Saria eta Musika Ikasketa Orokorren Diploma eskuratu zituen. Piano espezialitatea J. Rouvier irakaslearekin egin zuen.
Ondoren, hiru urtez, bere piano-teknika landu eta hobetu zuen Bartzelonan Edith Fischer eta Jorge Pepi irakasleen eskutik. Trebakuntzako ikastaro ugari egin ditu Radulescu, Oortmersen, Jansen, Moroney, Requejo, Roberto Szidon, Tony Millán, Claudio Brizzi edo Sakharov irakasleekin, besteak beste.
Emanaldi ugari eskaini ditu hainbat jaialditan, Europan barrena. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin hainbat urtetan lan egin du, eta bi disko grabatu.
Gaur egun, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko irakasle da eta, horrez gain, Donostiako Koruko Amaren Basilikako organo-jotzaile titularra da.