Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du langabe eta langileentzat Eraikuntzako Txartel Profesionalari buruz (TPC/ETP)

Urola Kostako Udal Elkarteak, ‘Fundación Laboral de la Construcción’ erakundearen laguntzarekin, jardunaldia antolatu du eskualdeko langabetuentzat eta langileentzat.

Jardunaldiak honako izenburua du eta doakoa da: “Eraikuntza sektoreko txartel profesionala: informazioa, baldintzak eta berrikuntzak”.

TPC/ETP eraikuntzako txartel profesionala da. Horren bidez egiaztatzen da txartela duenak esperientzia eta prestakuntza badituela eraikuntza sektorean lan egiteko (prestakuntza orokorra nahiz lan arriskuen prebentzioaren arlokoa), Eraikuntza sektoreko Hitzarmen Orokorrean hitzartutakoaren arabera.

Eraikuntza sektoreko enpresak txartel hori eskatzen ari dira gero eta gehiago eta garrantzitsua da eraikuntza sektorean lan egin duten edo lan egin nahi duten pertsonek horri buruzko informazio zehatza edukitzea.

Jardunaldi honetan TPC/ETP txartelaren inguruko informazioa eta prestakuntza egiaztatzeari buruzko informazioa emango da.

Eguna: irailak 29 (osteguna)

Ordua: 10:00

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Argibideak eta izen-ematea

Argibideak jasotzeko edo izena emateko, Udal Elkartera jo behar da:

Tel. 943 890808

harrera@urolakosta.eus

eraikuntzakotxartela16