Lourdes Odriozola historialariak hitzaldia emango du Mutiozabal ontziolari buruz

Hitzaldia maiatzaren 11n izango da kultur etxean, 19:00etan hasita.

Hitzaldiaren gaia honako hau da: Mutiozabal ontziola eta Oria ibaiko ontzigileak.

Mutiozabaldarren familia oso ezaguna da ontzigintzaren esparruan. Gipuzkoako ontzigile famatuenak izan ziren XIX. mende osoan.

Lourdes Odriozola historialaria da eta, besteak beste, liburu bat idatzia du Mutiozabal ontziolari buruz: ‘Mutiozabal. Constructores navales del Oria (1775-1931)’. 212 orrialdeko liburua da, Donostiako Aquariumak argitara eman zuena 2014an. Liburua argitaratzeko, gaiaren azteketa sakona egin behar izan zuen egileak, eta horren azalpena egingo du hitzaldian, euskaraz.

Interesa dutenek aukera izango dute liburuaren ale bat erosteko bertan, 29,90 eurotan.

mutiozaballiburua