Kultura batzordearen izenean, Lourdes Salsamendi batzorde-buru eta zinegotziak zoriondu eta txalotu nahi du Danbolin Musika Eskola, asteburu honetan antolatu dituen 30. urteurreneko emanaldi guztiengatik.
Arraunetxeko areto zoragarrian egindako kontzertua primerakoa izan zela dio eta bertan aukera izan genuen gure musika eskolak zein maila ona duen ikusteko. Larunbatean, eguraldi txarra izan arren, gure musikariek giro zogarria jarri zuten plazan egun osoan, eta musika izan zen protagonista nagusi.
Lourdes Salsamendik zorionak eman nahi dizkie parte-hartzaile guztiei eta eskerrak eman Elena Errasti zuzendariari, irakasleei, ikasle eta gurasoei, eta bertan parte hartu zuten gainerako guztiei.
Udala izugarri pozten da Orioko herriak musika eskola bezalako altxorra izateagatik. Harro sentitzekoa da, benetan.