Lupe Lekuona ipuin kontalaria izango da ostiralean udal liburutegian

Ipuin kontaketa saioa liburutegiak antolatu du eta doan izango da.

Ostiralean, otsailaren 22, Lupe Lekuona ipuin kontalaria izango da udal liburutegian, arratsaldez, 18:00etan hasita.

Bost eta zortzi urte bitarteko haurrentzako da emanaldia. Gurasoei eskatzen zaie haur txikiagorik ez bidaltzeko.

Liburutegiak hilero antolatzen ditu ipuin kontalarien saioak.