Atzo goizez, otsailak 13, Jon Redondo Orioko Alkatea Udaleko zenbait teknikarirekin batera herriko ostalariekin bildu da. Bilera honen helburuetako bat ostalariek Udalarekiko herrian antolatzen diren ekimei buruz eta beraiek profesionalki bizi duten egoerari buruz duten iritzia jasotzea izan da.
Jon Redondok herrian antolatzen diren eta antolatuko diren ekimenetan ostalarien partaidetza ezinbestekoa dela azpimarratu du eta datozen hilabeteetan Udalak antolatuko dituen kirol, kultura edo festa ekimenak zein izango diren azaldu dizkie. Egun horietan ostalariek, bakoitzak ahal duen heinean, taberna edo jatetxeak herriko koloreekin edo ezaugarriekin apaintzen saiatzea edo girotzea onuragarri litzateke.
Finean, bai ostalariek eta baita Alkateak egun berezi horietan Oriotarrei eta Oriora hurbilduko den orori ahalik eta festa giro atseginena eskaintzen saiatu beharra dagoela ondorioztatu dute. Horretarako, Jon Redondoren iritziz, ?guztiek batera, zentzu berean arraun egin beharra dugu Orio bezalako herri batek bere txikitasunean handi eta atsegin izaten badakiela erakuts dezan?.