Udaleko Euskara batzordeak antolatutako Kultur Aniztasunaren Jaiaren barruan, mahai ingurua izango da ostegunean, ekainak 18, 19:00etan hasita, udaletxeko udalbatzarraren aretoan.
Mahai inguruaren gaia honako hau izango da: ?Kanpotik etorritakoek nola ikusten gaituzten eta nolako arazoak topatu dituzten gure artean?.
Iker Gurrutxaga gazte oriotarrak bideratuko du mahai ingurua eta bertan parte hartuko dute gure herrian dauden etorkinen ordezkariek
Iker Gurrutxagaren familiak kudeatzen du Orioko lokutorioa eta, beraz, Ikerrek harreman handia dauka Orioko etorkinen populazioarekin.
Parte hartzaileak
Mahai inguruan parte hartuko dutenak Orion bizi diren bost etorkin dira, hainbat jatorritakoak: Audra lituaniarra, Santos argentinarra, Sidya senegaldarra, Francis nikaraguarra eta Vitor portugaldarra.
Kultur Aniztasunaren Jaia
Mahai ingurua Kultur Aniztasunaren Jaiaren programaren barruan antolatu du Udaleko Euskara batzordeak. Aurten lehenengo aldiz antolatu den jai horren helburua Orioko etorkinen eta herritarren arteko harremanak lantzea da, elkarren berri gehiago izateko eta integrazioa errazteko, arreta berezia jarriz hizkuntz integrazioan.