Maiatzeko kultur agenda kaleratu du Udalak

Udalak kaleratu berri du maiatzeko ekitaldiak biltzen dituen agenda. Honako hau da:

MAIATZAK 2-19

Goiz eta arratsaldez Alex Marotoren argazki erakusketa kultur etxean: ‘Bideko ateak’

MAIATZAK 5, OSTIRALA

22:30 Amoranteren kontzertua kultur etxeko areto nagusian

MAIATZAK 6, LARUNBATA

13:00 Eskolaumeen literatur lehiaketaren sari-banaketa udaletxean

20:00 Kontzertua elizan: Coral Nova de Navàs (Katalunia) eta Salatxo Abesbatza.

MAIATZAK 7, IGANDEA

Goiz eta arratsaldez, artisautza azoka Herriko Plazan

Goiz eta arratsaldez, Herri galdeketa. Herriko hainbat tokitan jarriko dira bozkalekuak.

MAIATZAK 8 eta 9

17:30 Musika eskolako tailerreko ikasleen emanaldiak kultur etxean

MAIATZAK 11, OSTEGUNA

19:00 Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko ikasleen kontzertua kultur etxean.

MAIATZAK 13, LARUNBATA

Danbolin fest. Musika eskolakoen egun osoko festa Herriko Plazan eta Orioko kaleetan.

MAIATZAK 15, ASTELEHENA

18:00 Ipuin kontalaria kultur etxean: Miriam Mendoza.

MAIATZAREN 22tik EKAINAREN 2ra

Goiz eta arratsaldez Saharako argazkien erakusketa kultur etxean: Amasahara.

MAIATZAK 22, ASTELEHENA

17:30 Orientazio proba GOT taldearen laguntzarekin. Maparekin herrian ezkutatutako mugarri eta lekuak aurkitu  beharko dira. Edozeinek hartu dezake parte: bakarka, familian edota taldean. Hasteko lekua: Talai Mendiko lokala.

MAIATZAK 23, ASTEARTEA

19:00 Bideo-emanaldia Talai Mendiren lokalean: ‘Oporrak familian: Kataluniako Pirinioetan’. Idurre Lizarralde, Haritz Otaño eta Adur Otaño.

MAIATZAK 24, ASTEAZKENA

17:00 – 20:00 Slackline Herriko Plazan.

MAIATZAK 25, OSTEGUNA

17:30 Eskulanak haurrekin Talai Mendiren lokalean. Plaza mugatuak (25). Harrizko mahai-jokoak. Izen-ematea: Iturain estankoan.

MAIATZAK 26, OSTIRALA

19:00 Solasaldia Talai Mendin: Jokin Lizeaga, mendiko korrikalaria eta prestatzailea.

MAIATZAK 27, LARUNBATA

16:00 – 19:30 Kiroldegiko rokodromoa adin guztietako haurrek erabiltzeko prestatuko da.

16:00 – 19:30 Elizako paretan eskalatzeko eta yumareatzeko aukera izango du nahi duenak.

MAIATZAK 28, IGANDEA. KUKUARRI EGUNA

11:00 Tontorreko gurutzean, elizkizuna. Ondoren, salda eta pintxo beroak.