Maiatzeko kultur jardueren berri zabaldu du Udalak

Udalak gaurko egunez eman du maiatzeko kultur agendaren berri. Jarduerak biltzen dituen kartela prestatu du eta dagoeneko kalean jarrita dago, ohiko tokietan.

Honako hauek dira kultur agendaren barruko ekitaldiak:

MAIATZAK 5, OSTEGUNA

17:00 Tomax pailazoaren abenturak: ‘Txipli-txapla’ haurrentzako ikuskizuna Kultur Etxean. Ondoren, txokolate-jana izango da, Balea elkarteak antolatuta.

MAIATZAK 6, OSTIRALA

14:30 Bidasoa Itzuliaren 3. etaparen hasiera eta bukaera Orion.

17:30 Emusik jaialdia Herriko Plazan. Donostia2016 programaren barruan: Luxenburgo, Eslovakia, Espainia eta Bulgariako taldeak eta Danbolin musika eskola.

MAIATZAK 7, LARUNBATA

22:00 Benito Lertxundiren kontzertua Karela kiroldegian.

MAIATZAK 11, ASTEAZKENA

19:00 Lourdes Odriozola antropologoaren hitzaldia kultur etxean, Mutiozabal ontziolari buruz eta ontzigileei buruz.

MAIATZAK 12, OSTEGUNA

18:00 ‘Euskal baleazaleen triskantza’ dokumentalaren aurkezpena kultur etxean. Proiekzioaren ondoren, solasaldia izango da egileekin: Ander Arrese, Eñaut Tolosa eta Beñat Iturrioz.

MAIATZAK 13, OSTIRALA

19:00 Galiziako A Aixola prestakuntza-eskolako Enrique Otero eta Albalola elkarteko Xabier Agoteren hitzaldia kultur etxean: ‘Zurezko ontzigintza belaundaldiz belaunaldi’.

MAIATZAK 14, LARUNBATA. BALEAREN EGUNA

10:30 Hondarribiko Hiru ahizpak batelaren botadura Mutiozabal aurrean. 20 enbarkaziotik gora bilduko dira errioan.

11:30 Herri antzerkia. Zuzendari lanetan: Iñake Irastorza.

Antzerkiaren ondoren, sardinak eta sagardoa plazan.

Antzerkiaren ondoren, Saregileei omenaldia plazan Saltxerak taldearen eskutik.

Ondoren, Bertso-saio berezia errioan, plaza aurrean: Uxue Alberdi, Jon Maia eta Xabier Sukia bertsolariak.

14:00 Talaimendi txaranga plaza inguruan.

14:30 Herri bazkaria Etxeluze gaztetxean.

16:00 Eonian elektrotxaranga kalez kale arituko da 18:30ak arte.

16:30 20 enbarkazio ibiliko dira errioan barrena.

19:30 Dantza-saioa dantza-maisu gidari batekin Herriko Plazan .

21:00 Kriseilu jaurtiketa plaza aurrean, Gure Esku Dago taldeak antolatuta.

23:00 Erromeria eta, ondoren, DJak Etxeluze gaztetxean.

MAIATZAK 21, LARUNBATA

20:15 Villabonako Eresargi eta Orioko Salatxo abesbatzen kontzertua elizan.

MAIATZAK 22, IGANDEA

10:00 – 14:00 “Como constelar a otros individualmente” ikastaroa Mandalara elkartearen aretoan.

MAIATZAK 27, 28 eta 29. GARAGARDO AZOKA

Goiz eta arratsalde Garagardo azoka Herriko Plazan, arraun elkarteak antolatuta.

10:00 – 20:00 Sergio Gozzi mediumaren bisita Mandalara elkartearen aretora.

MAIATZAK 29, IGANDEA

Kukuarri eguna, Talai Mendi elkarteak antolatuta.

OHARRAK

  • Asteazkenero bingoa kultur etxean 16:30ean
  • Ostiralero pintxo potea izango da 19:00etatik aurrera